Adimen anitzen teoria
- Izaro García
- Mar 14, 2019
- 1 min read

Malala Ikastolak Howard Gardner psikologoak aurkeztu zuen teoria kontuan hartzen du. Izan ere, klasean, hark definitutako adimen guztiak lantzen ditugu: adimen musikala, linguistikoa, logiko-matematikoa, gorputz adimena, bisual-espaziala, intrapertsonala, interpertsonala eta naturalista.
Bilboko Jesuitinak ikastetxeko zuzendariaren arabera, askotariko adimenak lantzeak, batez ere, ikuspegi aldaketa dakar: “Metodologia aldaketa baino gehiago da, kultura aldaketa ekarri digu. Sarritan metodologia berrietan jartzen dugu arreta, baina benetan garrantzitsuena rol aldaketa da: ikaslea erdigunean jartzea eta protagonismoa ematea, irakaslea bide-erakuslea izatea... Eta ikuspegi aldaketa horrek dakar metodologiak aldatzea”.
Comments