top of page

Autobusa
15 autobus aritzen dira ikasleen garraioan. Ikasturtearen hasieran, garraioaren antolakuntza egokitu egiten da dauden beharrei erantzuteko eta familiek zerbitzua hobetzeko egiten dituzten iradokizunak aintzat hartuz.
​
Astelehenetik ostegunera bitartean garraio zerbitzua dago eskolaz kanpoko jardueretarako ere.
Garraio ahalik eta seguruena izan dadin, Ikastolako Zuzendaritzak zerbitzuaren dokumentazioa indarrean dagoela ziurtatzen du une oro.
​
Posiblea da geltokien inguruko informazioa beheko dokumentuan kontsultatzea.
bottom of page